Amaia Iturbide (Bilbo, 1961). Euskal Filologia ikasketak
egina da Deustuko Unibertsitatean eta euskarazko irakasle izana
zenbait euskaltegitan hamar urtez. Lau poema liburu argitaratu
ditu: Eskaileraren bi aldeetan (1986), Itzulbidea
(1992), Gelak eta zelaiak (1994) eta Lore mutuak eta
tuaren ezkontzak / Flores mudas y las bodas de la saliva
(2006); hurrengo ipuin liburua: Bidaiarik luzeenak (2005);
eta saiakerok: B. Gandiaga, J. A. Artze eta X. Leteren poemagintza
(2000) eta Mimodramak eta ikonoak gidari, estetikan barrena
(2002). Juan Mari Lekuonaren poesiari buruzko Leiho-oihalen
mugetan (1997) saiakeran parte hartu du, Bitoriano Gandiagaren
Bizitza itxaropen delako (2001) antologian eta baita
hurrengo bi omenaldi-liburuotan ere: Lauaxeta (2005)
eta Hitzordua Arriagan (2006). Bitoriano Gandiagaren
poemak gaztelaniara itzuli ditu Zurgai aldizkarirako
(2003).
-----------