Yolanda Arrieta Malaxetxebarria (1963) Lea-Artibaiko Etxebarrin
jaio zen eta Usurbilen bizi da orain.
Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, hainbat
liburu argitaratu ditu, Haur eta Gazte literaturan (Denboraren
kanta-kontuak, Nola bizi zazpi bizi, Badago ala ez dago?, Groau!,
Oinutsik jauregian, Zazpi pertsonaia istorio bila) zein helduenean
(Jostorratza eta haria, Gatzaren atzetik:Mari-xor, Uretan lez,
Off-On). Literatura ardatz duten hainbat produktu ere sortu
ditu: testu liburuetako Literatura atala, egutegiak, postalak,
margotzeko liburuak, album familiarra...
-----------