Asel Luzarraga Bilbon jaio zen, 1971an, eta Bermeon bizi da
gaur egun. Enpresa Ikasketak eta Euskal Filologia burutu
ondoren, irakaskuntzan jardun du orain arte, Euskara eta Literatura
irakasten. Urte hauetan hainbat ipuin argitaratu ditu zenbait
aldizkaritan, baina Hamaika ispilu ganbil (Labayru, 2003) eta
Karonte (Elkar, 2005) eleberriak dira bere lanik aipagarrienak.
Azkenarekin VI. Igartza saria irabazi zuen 2003an. Fikzioaz
gain, teoria ere landu du, Eleberria lantzeko gida lanean (EIE,
2005).
Bere jarduera gehienak literaturaren ingurukoak badira ere,
musikan ere aritu da azken urteotan, Punkamine taldean.
-----------