Joseba Gabilondo (1963) Urretxun jaio zen, familia osoa
eta etxean hitz egindako euskalkia Bergarakoa bada ere. Zortzi
urte zituelarik Errenteriara egin zuen mudantza familiak eta
hamazortzi urterekin Donostiara. Abaila harturik, ez da harrez
gero gure idazlea geratu. Gasteizen amaitu zituen euskal filologia
ikasketak Jon Juaristi eta Koldo Mitxelenarekin (1987) eta University
of California, San Diegon doktoradutza burutu zuen Hollywood
garaikideari buruzko tesia idatziz (1991).
Azkenik, hispanista bezala egokitu da eta harrez gero literatura
eta kultura hispaniarrei (Espainia eta Latinoamerika) buruz
irakatsi du honako unibertsitateetan: Duke University (North
Carolina), Bryn Mawr College (Pennsylvania), University of Florida,
University of Nevada, Reno eta Michigan State University.
Bidaiatzea eta kultura berriak ezagutzea pasio bihurtu dituen
idazle ibiltari honek, 1992an argitaratu zuen AEB-etako kronika
bat: Kaliforniatik bihotzez eta, harrez gero, literatura euskaldun
garaikideari buruzko beste lan akademiko bat: Nazioaren hondarrak:
Euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako
hastapenak (2006).
-----------