Aritz Gorrotxategi (Donostia, Gros auzoa, 1975). Zuzenbidean
lizentziaduna. Egun, gidoigintzatik eta prentsan kolaborazioak
idaztetik bizi da. Kritika literarioa eta zinema landu ditu
bereziki. 2000. urtean Irun Hiria saria eskuratu zuen bere lehen
eleberriarekin, Kafkaren labankada (Kutxa fundazioa, 2001).
Horrez gain, beste lau liburu ditu kalean, genero banatakoak:
Taxi bat Hamletentzat poema-liburua (Hiria, 2002), Egurra Pinotxori
narrazio-bilduma (Alberdania, 2002), Galtzontziloak autobusean
zintzilik kronika-liburua (Erein, 2002) eta Kearen truke eleberria
(Alberdania, 2005).
-----------