Mikel Hernández Abaitua Gasteizen jaio zen 1959an.
Euskal Filologian lizentziatua da eta Bigarren Hezkuntzako katedratikoa.
1981ean Donostia Hiria ipuin saria irabazi zuen eta horrekin
hasi zen bere ibilbidea euskal literaturan. Hauek dira orain
arte argitaratutako liburuak: Panpinen erreinua (ipuinak,
1983), Ispiluak (ipuinak, 1985), Etorriko haiz nirekin?
(eleberria, 1991) eta Bazko arrautzak (ipuinak, 1995).
-----------