Migel A. Mintegi Larraza Ataunen jaio zen 1949an, baina
Beasainen bizi da txikitatik. Proiektugile lanbidez, 1987an
Donostia Hiria lehiaketa irabazi zuen, Haritz Zaharra
izenburuko ipuinarekin. Lau urte geroago, 1991an, Udazkena
eleberriarekin, Irun Hiria lehiaketa. Honetaz gainera, Esker
mila Marlowe, Denak du bere prezioa, Coca-Cola erdi Aroan, A
zer gaupasa! eta Bidelapurrak, matxinoak eta kutun estimatua
eleberriak argitaratu ditu, azken hirurak gazte-literatura arlokoak.
-----------