Haruki Murakami Kyoton jaio zen 1949an. Lehen eleberriarekin
lortu zuen arrakastaren ondoren, emaztearekin batera gobernatzen
zuen jazzbarra saldu eta idaztea bihurtu zuen ogibide. Norvegiar
basoak eleberriaren ondoren –soilik Japonian 4 milioi ale saldu
zituen-, mundu zabaleko hizkuntzetara egin zuen salto. Gaur
egun, Murakami da japoniar idazlerik ezagunena.
Egilearen azken eleberria jarri dugu irakurlearen eskura: Gauaren
sakonean (2004).
-----------