Pello Otxoteko Vaquero (Irun, 1970). Zientzia Biologikoetan
eta Biokimikan lizentziatua. Egun irakaskuntza ertaineko instituto
batean irakasle da. Tarteka literatur kritikak idazten ditu
aldizkarietan eta zenbait libururen itzulpenak ere egin ditu,
hala nola, Li Bai poeta txinatarraren antologia bat Albert Galvanyrekin
batera Urrutira bidalia (Alberdania, 2005), eta Raúl Guerra
Garridoren ipuin batzuk Jose Luis Padronekin batera Jende iluna
(Berminghan, 2007). Orain arte poema-liburu hauek kaleratu ditu:
Haraindiko begiradaren bila (Berminghan, 1999); Itzalaren ñabarduretan
(Hiria, 2001); eta Arnasa galduaren ondarea (Elkar, 2003).
-----------