PATRI URKIZU (Lezo, 1946). Filología Románica delakoan lizentziatua
Salamancan eta Euskal Filologian doktore (EHU). Gaur Euskal
Hizkuntza eta Literaturako Irakasle Titularra da UNED-en. Poesia
eta narratiba landu ditu, baina batez ere saiakera alorrean
eta testu zaharren argitalpenean ahalegindu da. Joan Perez de
Lazarragaren Dianea & Koplak da egilearen azken ekarria
esparru horretan. Eta besteen artean gaztelaniaz ere argitaratuak
eta koordinatuak ditu, Historia de la Literatura Vasca
(UNED, 2000) eta Introducción a las lenguas y literaturas
catalana, gallega y vasca (UNED, 2004) erreferentziazko
liburu mardulak.
-----------