Iñaki Aldekoa (Oñati, 1961). Euskal Filologian lizentziatua
eta Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea.
1989ean "Ignacio Aldecoa" ipuin lehiaketa irabazi zuen. Hauek
dira bere lan nagusienak: Antzarra eta ispilua (Erein, 1992),
Antología de la Poesía vasca (Visor, 1993), Zirkuluaren hutsmina
(Alberdania, 1993), Euskal ipuinen antologia bat izeneko liburua
(Alberdania, 1993). Gabriel Arestiri buruzko saioa argitaratu
zuen Munduaren neurrian (Alberdania, 1998) eta euskal narraziogintzari
buruz Mendebaldea eta narraziogintza (Erein, 1998). Historia
de la literatura vasca (Erein, 2004) da egilearen azkeneko liburua.
-----------