Donostian jaio zen 1953. urtean, aspalditik Euskal Musikarenganako
zaletasun handia zuen familia batean. Filosofia eta Letretako
ikasketak egin ditu, Filologia Erromanikoaren arloan. Bederatzi
urtez gazteen irakasle izan zen Hizkuntza, Literatura eta Dramatizazioen
arloetan.
Donostian ospatu zen I. TXISTULARI BAKARREKO TXAPELKETA
irabazi zuen 1979. urtean. Oposizioz lortu zituen Donostiako
Txistulari Taldeko Zuzendaritza, eta bertako Kontserbatorio
Nagusiko Txistu Katedra. Kontserbatorio honetako zuzendari ere
izan da hainbat urtez. Txistuaren afinazioaren aldetik, teknikaren
ikerkuntza eta pedagogiaren bidetik eman ditu ahaleginik handienak
eta honen ondorioz Txistu Gozoa izeneko metodoa eman
zuen argitara. Zenbait urtez Txistulari aldizkariko zuzendari
ere aritu zen. Musikologia aldetik ikerkuntza lan asko ditu
eginak.
1982. urtean Euskaltzaindiak deitutako Felipe Arrese-Beitia
Poesia Lehiaketa irabazi zuen. Donostiako Txistulariekin batera
lau disko ditu argitara emanak, euskal herri dantzak biltzen
dituztenak. Eta bakarlari gisa beste bost disko argitaratu ditu.
Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal pailazo hirukote
ezagunenaren fundatzaile eta partaidea da. Euskal Telebistako
programetan zuzendari, gidoilari eta aktore lanak ere egin izan
ditu.
Hogei urte baino gehiago dira beste arlo berezi bat afinazioaren
lantzen hasi zela: musikaren zabalkundea, modu askotan bideratua,
baina batik bat Kontzertu Didaktikoen bitartez, antolatzaile
edo aurkeztzaile gisan.
-----------