Joxe Arratibel

 Beste liburuak:
Dirua neurtzeko ontzia
Erramun eta Mirentxu
Etsai zaharra eta mendiko lehoia
Kontu zaharrak
Sorgina eta emakume ederra
Sorginen urrezko maindirea
Txomin ipurdi

 

 

 

 


Joxe Arratibel Zurutuza (Ataun, 1923).
Fraile beneditar dugu Estibalizen, Gasteiz ondo-ondoan. 1940an sartu zen Lazkaoko komentura eta hamar urte geroago apaiztu. Hego Ameriketan ibili zen misiotan, Venezuelan. Lazkaon nahiz Caracasen, aldean ibili zituen umetan baserrian entzundako ipuinak: kontu zaharrak, alegia. Estibalizen da 1964az gero.Gaztetatik erakutsi du kontalari sena eta askok agindu ere zion kontu haiek paperean jartzeko. Idatzi ere zituen halako batean eta argitaratu: Kontu Zarrak (La Gran Enciclopedia Vasca, 1980) eguntalako bitxia, hala gari hartako nola egungo literaturan. Harrezkero bi liburu kaleratu zituen gazteentzat, Kontu Zarrak hartako zenbait istorioekin. Mari Xor eta beste (EREIN, 1986), eta Dirua neurtzeko ontzia (EREIN, 1986). Itzuli ere zuen neska mutil koxkorrentzako lan bat: Ispilu Urdinak (Malentxo Retegi), EREIN, 1990).
Egun, bere liburuaren gaineko xehetasun sakonak idatziak dituzte Joxemartin Apalategik -Introducción a la historia oral. Kontu Zarrak (Cuentos Viejos), Barcelona, Anthropos. 1987-, eta Julio Camarenak eta Maxime Chevalier-ek -Catálogo tipológico del cuento folklorico español. Cuentos maravillosos, Madrid, Gredos. 1995- , zein baino zein lan interesgarriagoak baitira biak ere.

-----------