Asun Balzola

 Beste liburuak:
Euli zamorroa
Indiana Jones-en zamarra
Marta, uda haren ostean
Txoriburu (+CD audio)

 

 


Asun Balzola (Bilbo, 1942-2006).
Marrazketa eta margoketa ikasketak egin zituen. 1967an Italiara joan zen bizitzera. 1976an Espainiara itzuli eta idaztera eta marraztera ematen da osorik. Ingelesez, alemanez, frantsesez eta italieraz hitz egiten eta idazten zuen. Euskal Herriko eta Espainiako argitaletxe gehienentzat egin zituen ilustrazio lanak, bai eta Europa eta Estatu Batuetako zenbaitentzat ere. Haur eta gazteentzako liburuak idatzi zituen. Txoriburu izan zen helduentzako lehena. Marrazkiak egin zituen prentsarako (El País, Ahorro aldizkaria, Proyecto Hombre aldizkaria, Telva, Dunia, Mía, etab.) eta publizitaterako (Ogilvy & Mather Direct, Tandem). Diseinu grafikoan ere aritu izan zen (afixak, liburuxkak, egutegiak, txartelak...).