Bitoriano Gandiaga Mendatan jaio zen 1928an. Frantziskotarra.
Arantzazu gabe ez dago Elorri (1962) poetaren lehen liburua
ulertzerik. Geroago Hiru gizon bakarka (1974) argitaratu
zuen gizartearen gora-beherekin lotuagoa. Hiriak poetarengan
utzitako zirrarak sortu zuen Uda batez Madrilen (1977).
Geroagokoak dira Denbora galdu alde (1985), non eta euskara
konpromezu eta izana den; Gabon dut anuntzio (1986) izan
zen poetaren azken ekarria.
-----------