Friedrich Hölderlin Suabiako Lauffen am Neckar herrian jaio
zen, 1770eko maiatzaren 20an. Hölderlin teologoa izan beharko
zatekeen, amaren nahia eta familiaren inertzia tradizionala
bete izan balira. Baina Tubingako seminarioan, poesia grekoa,
arte grekoa, mito grekoa… eta baita bere garaiko pentsalari
nagusiak izango zirenak ere, Schelling eta Hegel, ezagutu zituen.
Frankfurteko bere ikasle txikien ama zen Suzette Gontard ezagutu
eta hartaz maitemindu zelarik, 1797ko irailean agertu zen Hyperionen
lehen liburua. Ondoko urtean gauzatu zen bien arteko ezinbesteko
banaketa. 1799ko urrian, Hyperionen bigarren liburua
agertu zen. Suzette 1802ko ekainean hil zen. Hölderlinen bere
eromena Pindaro eta Sofoklesen itzulpenetan baretzen saiatu
zen, "egun osoz eta gau erdiz". 1843ko ekainaren 7an hil zen,
bere azken berrogei urteak erabateko eromen baketsuan eman eta
gero.
-----------