Juan Kruz Igerabide

 Beste liburuak:
Artur erregearen heriotza
Bagdadeko aurpegiak
Begi-niniaren poemak
Bularretik mintzora
Eskola ekologikoa
Hiru ahizpa
Ilargia ezpainetan
Korri, Sebastian, korri!
Koxo-koxoa
Leo Ferguson
Metamorfosiak (bertsioa)
Ulises (bertsioa)
Ulises (bertsioa) - (Poltsiko.e)

 

 


Juan Kruz Igerabide Adunan jaio zen 1956an, eta bertan bizi da.
Maisu ikasketak egin eta irakasle ibilia da zenbait herritan. Filologia ikasketak egin, eta Euskal Filologian Doktoregoa egin zuen. Batxilergoko irakasle urte batzuetan ibili eta gero, gaur egun EHUko irakasle da, Euskal Filologia sailean. Itzulpen anitz egin du euskarara, bai haur literaturan, bai helduenean. Literaturari buruzko zenbait ikerketa ere egin ditu, batik bat haur literatura arloan. Haurrentzako liburu asko idatzi du, gehienak ipuinak; bere lehen haur-liburua Begi-niniaren poemak izan zen (Erein, 1992), eta geroztik arlo horretan zenbait liburu idatzi du. Bere azken liburuetako batzuk hauetxek dira: Abraham (Erein, 1998; gazte literatura), Jonas eta hozkailu beldurtia (Aizkorri, 1998; haur literaturako Euskadi Saria), Hamabi galdera pianoari (Alberdania, 1999; gazte literatura), Helena eta arrastiria (Elkar 1999; gazte literatura), Botoi bat bezala (Anaya-Haritza, 1999, haur poesia).

-----------