Felipe Juaristi Galdos, Azkoitian jaioa da, 1957an. Kazetaritza
ikasketak egin zituen Madrilen, eta lanbide horretan aritu da,
euskaraz zein gaztelaniaz, hainbat lekutan: Literatur Gazeta
eta Porrot aldizkarien sortzaileetakoa da. Poeta gisa
da batez ere ezaguna. Juaristiren lehen poema-bilduma Denbora,
nostalgia (Baroja, 1985) izan zen. Geroztik, Hiriaren
melankolia (Baroja, 1987), Laino artean zelatari
(Alberdania, 1993) Galderen geografia (Alberdania, 1997)
argitaratu ditu. Hiz-lauzko lanik ere badu: Intzentsua lurrean
bezala (Baroja, 1988) kontakizuna eta Arinago duk haizea,
Absalon (Erein, 1990) eleberria. Haur eta gazte literaturari
ere hainbat liburu eman dizkio: Tristuraren teoria (Erein,
1993), Ilargi-lapurra (Erein, 1994), Sagitario
(Descleé de Brouwer, 1995), Eguzkiaren Etxea (Alberdania,
1998), Laura eta Itxasoa (Aizkorri, 1998) eta Aduna
eta aduanak (Erein, 2000). Hainbat sari jasotakoa da Felipe
Juaristi: 1992ko Lizardi Saria, Tristuraren teoria izeneko
lanarekin. 1998an Euskadi literatura saria jasoa, euskarazko
literaturari dagokiona, bere Galderen geografia izeneko
olerki liburuagatik. Liburu horrek badu dagoeneko gaztelaniazko
bertsioa: Geografía de las Preguntas (Bassarai, 1999).
-----------