Pili Kaltzada Donostian jaio zen 1970ean. Kazetaritzan lizentziatua
da eta Euskal komunikabide zenbaitetan lanean ibilia, hala nola
Egin Irratian, Euskadi Irratian edo ETBn. Aspaldiko urteetan
Elhuyar Kultur Elkartean teknikari gisa lan egin ondoren, 1998ko
maiatzaz geroztik Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko
komunikazio arduraduna da.
-----------