Anjel Lertxundi Orion jaio zen 1948an. 1970ean argitaratu
zuen lehen liburua: Hunik arrats artean ipuin bilduma. Harrezkero,
eleberriez eta ipuinez gainera, artikuluak, saiakerak eta haur
eta gazte literatura landu ditu. 1973an haurtzaroko bizikizunez
osatutako eleberria argitaratu zuen, Goiko kale izenburupean.
1983an Hamaseigarrenean, aidanez eleberria idatzi zuen.
Aise eman zenidan eskua (1979), kontakizun laburren bilduma,
eta Ajea du Urturik (1971) eta Tobacco days (1989)
eleberriak ere argitaratu ditu idazleak. Gerokoak dira Carla
(1989), Kapitain Frakasa (1991), Otto Pette (1994)
eta Infrentzuak saileko Piztiaren izena (1995), Azkenaz
beste (1996) eta Letren Kalekantoitik (1996) liburuak.
-----------