Karlos Linazasoro

 Beste liburuak:
Beti eder dena
Diotenez
Hogeita sei urte geroago
Inoiz izan ez garenotan
Mendekuaren graziaz

 

 


Karlos Linazasoro
Tolosan jaio zen 1962an. Euskal Filologian lizentziatua. Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. Haur eta gazteentzat liburuak idatzi ditu, eta helduentzat lau ipuin liburu: Eldarnioak (1991), Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000) eta Ipuin errotikoak (2001). Antzerki lan bat ere idatzi du, Burdindenda (1998), eta hiru poema liburu: Udazkeneko karabana erratua (1991), Apunte eta ahanzturak (1993) eta Euriaren eskuak (1995). 2001. urtean "Euskadi Saria" irabazi zuen, haur eta gazte literatura sailean Bota gorriak izeneko ipuinarekin. Egilearen beste liburu batzuk dira Inoiz izan ez garenotan (2002) poesia liburua, Mendekuaren graziaz (2004) ipuin liburua, Beti eder dena (2006) aforismo liburua, Hogeita sei urte geroago (2006) haurrentzako liburua, eta Diotenez liburua, Erein-Euskadiko Kutxa Narratiba Saria 2007.

-----------