Juan Ramón Makuso (Errenteria, 1961). Donostiako Filosofia
fakultatean (Zorroaga) Filosofiako ikasketak burutu zituen.
Filosofiako irakasle bezala dihardu Donostiako Bidebieta BHI
institutuan. Lezon bizi da.
Ontologiako Nazioarteko Kongresuaren antolatzaile batzordeko
kidea da.
Komunikabide ezberdinetan kolaboratzaile lanetan aritu da, hots,
Errenteriako Lau Haizetara herri aldizkarian, eta Euskadi
Irratiko gaueko hainbat saioetan, hala nola, Atlantida, Morfeoren
ostatua eta Ipurtargian, filosofiako gaiak jorratzen
zituelarik.
Egun ARGIA aldizkariko kolaboratzailea da.
1998an beste hainbat egilerekin batera Besatari argitaletxeak
plazaratutako Pentsamenduaren erresistentzia liburua
argitaratu zuen.
2004ean Ediciones Beta-ren eskutik, Bizitzeak hil egiten
du poesia liburua eman zuen argitara.
Elea argitaletxeak plazaratu dio Hiri gorazarre, bere
bigarren poesia liburua, 2006ko maiatzean.
-----------