Gerardo Markuleta Gutiérrez. Oñatin jaioa 1963an; Gasteizen
bizi da. Bi poema-liburu: Larrosak, noizean behin (1990) eta
Sagarraren hausterrea (1994) eta haurrentzako kontakizun bat:
Asier eta egia gurutzatuen liburua (Lizardi Saria 1994) argitaratu
ditu, Erein argitaletxe honetan berean. Julio Cortázar eta poesia
katalana euskaraz ematen saiatu da (Oktaedroa, Antologia, Literatura
Unibertsala, Ibaizabal), eta euskal poeta zenbait gaztelaniaz
eman izan du.
-----------