Laura Mintegi

 Beste liburuak:
Ilusioaren ordaina

 

 


Laura Mintegi 1955eko urrian Lizarran jaio zen, Nafarroan.
Txikitatik Bizkairatua, 1973tik aurrera Algortan bizi da. Euskara eta Euskal Literatura irakasle dihardu Euskal Herriko Unibertsitatean 1981etik hona. Aldizkari eta egunkari ugaritan argitaratu ditu artikuluak, hala nola "Anaitasuna", "Argia", "Ttu-ttua", "Elgacena", "Jakin", "Egin" eta "Egunkaria"n, gehienetan literatur kritikaz arituz. Bilduma honetako hiru ipuinek saria jaso zuten ("Kirikiño Saria 1982", "Donostia Hiria 1983", "Santurtziko Udala 1983"). Liburu honetaz gain, egile batzuen artean idatziriko ipuin bildumetan parte hartu du eta, gainera, hiru nobela argitaraturik dauzka: Bai… baina ez (1986) Azkue Saria bereganatu zuena, Julene Azpeitia (saiakera, 1988), Legez kanpo Jon Mirande sarira aurkeztu eta akzesita jaso zuena (1991) eta Nerea eta biok (1994).

-----------