Luis Mari Mujika

 Beste liburuak:
Ladix Petrirenekoa

 

 


Luis Mari Mujika (Lizartzan jaioa 1939 urtean).
1963 urteaz geroztik euskararen esparruan ari den idazlea dugu. 1963 urtekoa da Bide giroak bere lehen liburua prosa poetikoan. Gero Urdin eta Burni (1965), Hitzak ebakitzen (1975), Nire soneto berriak (1997, Irun saria) argitaratuko ditu poesiaren esparruan, beste batzuen artean. Narratiban, berriz, Poeta baten narrazio nagiak (1986), Loitzu herrian uda-partean (1992, Txomin Agirre saria), Udarbe eta Urtuella (1995), Bidean ihes... (1997, Irun saria). Bere poesia eta narratiban alde kontraesankorrak, paisajearen kontestualizazio magikoa eta existentziaren ildo sakona nabarmen... Hizkuntzalaritzaren arloan Latina eta erromanikoaren eragina (tesi doktorala), Euskal lirika tradizionala (1982) eta Euskal toponimiazko materialeak (ale anitzetan...) publikatu ditu.

-----------