Jabier Muguruza (Irun, 1960). Musikari hasi zen lehenengo.
Egun, idazle ere ari da. Idazten hasi zenez geroztik musika
eta literatura, batera samar landu ditu biak ere. Idazteari
dagokionez, haur literaturazko lanak argitaratu zituen aurrena
-Sei lagun, sei sekretu (1994), Gabon Guanito
(1995)- eta helduen literaturazko bat hurrena: Bizitza pusketak
(1996), oso harrera ona izan zuen ipuin laburren bilduma. Narrazio
luzeago bati ekin dio oraingo Laura kanpoan da honetan,
aurreko lanetan erabili izan duen estilo berean, xehe-xehe eta
zuzen kontatuz.
-----------