JOSE ANTONIO MUJIKA (Donostia, 1943). Euskara irakaslea
da Donostiako Urrutiko Batxilergorako Institutuan. Euskaltzaindiko
Gramatika batzordeko kide, euskal gramatikaren inguruko lanetan
aritua da. Euskara irakasteko metodoetan ere lan egina da (Jalgi
Hadi, Bakarka) eta mailaka egokituriko liburuak itzuli ditu
(Istanbulen elkartuko gara eta Sherlock Holmesen istorioak,
besteak beste). Gaztelaniako Nueva Biblia Espaņola bertsioan
parte hartu zuen.
-----------