Lourdes Oñederra

 Beste liburuak:
Eta emakumeari sugeak esan zion
Sommer jaunaren istorioa

 

 


Miren Lourdes Oņederra Olaizola Donostian jaio zen 1958an.
Hizkuntzalaria de (Filologia Hispanikoan lizentziatua eta Euskal filologian doktore). Gazteizko EHUko Filologia Fakultatean egiten du lan Fonologiako irakasle gisa.Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro nobelari idatzitako epilogoaren zein Ere eta Oh, Euzkadi! aldizkarietan argitara emandako artikulu askoren egile. Euskaldunon Egunkaria-ko zutabegile ere izana. Lourdes Oņederraren lehen nobela da Eta emakumeari sugeak esan zion. Sari Nazionalerako aukeratua izan zen eta hainbat sari jasorik dago Euskadi Saria baino lehen: Kritika Saria 1999, Beterriko Liburua 1999, Zilarrezko Euskadi 2000. Gaztelaniazko itzulpena ere argitaraturik dago Y la serpiente le dijo a la mujer izenburuaz, Iņaki Iņurrietak itzulirik, Bassarai argitaletxearen eskutik.

www.lourdesonederra.com

-----------