Patziku Perurena

 Beste liburuak:
Euskarak sorgindutako numeroak
Koloreak euskal usarioan
Trapuan pupua

 

 


Patziku Perurena, Goizuetan jaio zen 1959an, eta Leitzan bizi da hamabi urtez geroztik.
Olerkiaren atetik sartu zen euskal literaturan, Joannes d'Iraolaren poema bilduma (1985) liburuarekin, eta geroztik beste hiru aldiz pasa du ate bera: Emily (1987), Iraingo apaiz gaztearen Kantutegi Zaharra (1988) eta Ixileko kantak (1993) liburuekin. Hala ere, pentsalari eta artikulugile polemiko samar izateak ekarri dizkio ezustekorik handienak: Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak (1990), Marasmus femeninus (1993), Zurian zirika (1995), Etorrerakoak (1998). Baina hori ez ezik, saiogile xokomiatzaile ere bada: Koloreak euskal usarioan (1992) edo Euskarak sorgindutako numeroak (1993) lekuko.

-----------