Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944). Soziologoa. Gizarte
Zerbitzuen arloan liburu ugari argitaratutakoa. SIIS Doku-mentazio
eta Ikerketa zentruko zuzendaria. Bere traiektoria profesionala
dela eta Eusko Jaurlaritzaren I. Sustatu saria eskuratu zuen
1994an. 60ko urteetatik aurrera euskal herabide gehienetan hartu
du parte. 1967an LUR argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin
batera, eta 70eko urteetan Oh Euzkadi Literatur aldizkaria.
1992an IV. Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen. 1971n
Kapitaina ipuin aipagarria argitaratu zuen Hegatsez liburuan.
Nobelagile gisa da, halere, ezagunago: Egunero Hasten Delako
(1969), Ehun Metro (1976), Ene Jesus (1982) Kritika Saria, Hamaika
Pauso (1995) Kritika Saria eta Bihotz bi (1996) Kritika Saria.
Aberriaren alde (aberriaren kontra) saio aipagarria 1999koa
da. Gorde nazazu lurpean (2000) Kritika Saria eta Euskadi Literatura
Saria 2001, Gudari zaharraren gerra galdua (2000), Rossetti-ren
obsesioa (2001), Bi bihotz, hilobi bat (2001) eta Kandinskyren
tradizioa (2003) dira egilearen azken liburuak.
-----------