Martin Ugalde 1921ean jaio zen Andoainen. Hamalau urte zituela
sortu zen gerratea. Erbestera alde egin behar izan zuen eta
Venezuelan eman zituen bizitzako urte luzeak. 1969an Euskal
Herrira itzuli zen. Harrezkero ezaguna dugu kazetari, elkarrizketatzaile,
historialari eta literatur idazle gisa. Venezuelan ernatu zitzaion
literatur sena, eta hango idazle hego amerikarren eragina dute
bere lehen narrazioek. Ezagunak dira oso Hiltzaileak
(1961, 1985) eta Mantal urdina (1984) narrazio liburuak,
euskal ipuingintzaren nola-halako aitzindaritza bat bete zutenak.
Aipagarriak dira, bestalde, Itzulera baten historia (1990)
eta Pedrotxo (1994). Beti ere erbesteratuaren esperientzia
bazterrezina gertatuko zaio egileari.
-----------