Arantxa Urretabizkaia Donostian jaio zen 1947an. Telebistan
eta irratian lan asko egina da, baita zine gidoigile gisa ere.
Albaniako Konkista filmean berak egin zuen lan hori, baita Zergatik
Panpox filmean ere. Alabaina, nobelak idaztea du gustukoen Urretabizkaiak.
Zergatik Panpox (1979) nobelak lortu du idazlearen lanen artean
arrakastarik handiena. Honako hauek izan ziren egilearen hurrengo
narratiba lanak: Aspaldian Espero zaitudalako ez nago Sekula
Bakarrik (1982), Saturno (1987) eta gazte-literaturan Aurten
Aldatuko da Nire Bizitza (1992). 1982an Maitasunaren Magalean
poesia liburua argitaratu zuen. Ez zen hori, ordea, egilearen
lehen poesia saioa, ordurako argitaratua zuen "San Pedro Bezperakoak"
poema luzea.
-----------