Patxi
Zubizarreta
Ordizian (Gipuzkoa) jaio zen 1964an. Euskal Filologia ikasketak
egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Batez ere Haur
eta Gazte Literaturan aritu da (Usoa, Gutun harrigarri bat,
Gizon izandako mutila) eta arlo horretan hainbat sari eskuratu
ditu. Alabaina, helduen literaturan (Jeans-ak hozkailuan)
eta itzulpengintzan ere (Printze Txikia) jardun du. Literatura
eta mundu arabiarraren zalea, giro horretan koka daitezke bere
hainbat sorkuntza eta itzulpen lan, hala nola Eztia eta ozpina,
Atlas sentimentala edota Mila gau eta bat gehiago antologia
bera.
-----------