
Itzultzailea: Lasa Barandiaran, Jesus Mari
Bilduma: Bakanak, 6
Formatua: 160 x 240 mm
Orrialdeak: 144
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2007-11-23
Azken argitalpen data: 2008-05-07
Edizio digitalaren argitalpen data: 2011-06-21
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9746-404-8
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9746-690-5
DESKARGAK
Paperezko edizioa
15,50 €
Edizio digitala
10,85 €
Hiri bat: Paris, 1968ko udazkena, oraindik geratzen dira galtzada-harrien pean aurreko maiatzean sumatutako hondartzaren bila saiatzen diren estudianteak. Paris, hainbat espainiar etorkin, iheslari antifrankista eta frankismoko iluntasunetik eta gristasunetik ihesi joandako beste hainbat gazteren harrera-hiri. Protagonista: independentzia pertsonalaren bila doan euskal neska gazte batek bere lan, bizikizun eta maitasun ibilbidea kontatzen du, Parisen ematen duen lehen ikasturtean. Kolore guztietako pertsonaiak, pasadizoak eta gorabehera gazi-gozoak, umore puntu batez tratatuak; azken finean, bizitzara irekitzen den gazte baten kronika sentimentala. Festa bat: Parisko bizitza idealizatua, hainbat promes, amestutako esperientzia eta emozio biltzen dituena; literaturak eta zinemak mito bihurtutako festa, sekulatan heltzen ez dena edota, beti, aldameneko gelan bakarrik gauzatzen dena. Kontakizun autobiografiko honetan, Mariasun Landaren zintzotasunak hunkitzerainoko zirrara eragiten digu, bizitzeko pasioa kutsatzen digu eta hasieratik bukaeraraino katigatzen gaitu, eleberri onaren maisutasun narratiboak eramanda.

Mariasun Landa, Errenterian jaio zen 1949. urtean. Oso ezaguna da Euskal Haur eta Gazte Literaturan. Hogeita hamar inguruko liburuen egile, bere obrak itzulita izan dira hizkuntza askotara. Lizardi Saria (1982) eta Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria (1991) jasotzeaz gain Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala jaso zuen 2003an.
Argitaletxe honetan beste liburuok irakur daitezke haur eta gazte literaturan: Iholdi, Izeba txikia, Alex, Amona zure Iholdi, Marina eta Haginak eta hilobiak. Helduentzako lehenengo nobela: Festa aldameneko gelan (Erein, 2007), La fiesta en la habitación de al lado (Erein, 2007).
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago

EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.com