Erein Argitaletxea

Literatura obrarik hoberenak eskaintzen dizkizuegu irakurleoi, haur, gazte zein heldu.

 
EREIN

Hautsi da katea Sara izan zen lekuko

Hautsi da katea

Toti Martínez de Lezea

Itzultzailea: Elena Touyarou

Bilduma: Narratiba, 54

Formatua: 130 x 205 mm

Orrialdeak: 304

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Paperezko edizioaren argitalpen data: 2004-11-29

Azken argitalpen data: 2007-06-18

Edizio digitalaren argitalpen data: 2011-06-21

Edizio digitalaren formatua: EPUB

ISBN paperezko edizioa: 978-84-9746-214-3

ISBN digitala (ePUB): 978-84-9746-679-0

Imprimir

DESKARGAK

Paperezko edizioa

19,90 €

Edizio digitala

13,95 €

Sara izan zen lekuko. Iraultzak Lapurdiko biztanleen bizimodua gobernatzen zuen Biltzar Nagusia ezabatu zuen; Foruak kendu zizkien kontinenteko euskal lurraldeei, eta, haiek nahi gabe ere, Biarnorekin lotu zituen. Hainbat herri zitaltzat jo, eta herri haietako biztanleak Landesetara deserritu zituzten. Jende haren krimena: penintsulako euskaldunekin ahaidetasun, adiskidetasun edo negozioetako harremanak izatea. Kaosaren eta ziurtasun faltaren erdian, Joantto Ithurbide, Jaureneako Gehexanen seme borta, bere sustraien bila dabil, eta baita mendeku bila ere. Mari Harotsenne gazteak, maitasuna bezala, etsipena aurkituko du haren ondoan. Beste pertsonaia batzuek, besteren artean bere herrikideak erbestera bidali zituen Jean-Martin Monduteguy Errepublikako prokuradoreak, edota kontrabandista bihurtutako artzain ohi batek, Gartziak -egiazkoak batzuk eta fikziozkoek besteak-, osatzen dute Euskal Herriaren parte baten aldi historiko gogor baten erretaula.

Toti Martínez de Lezea

Toti Martínez de Lezea

Toti Martinez de Lezea Gasteizen jaio zen, 1949an, eta Larrabetzun bizi da, Bizkaiko herrixka batean.

Kukubiltxo antzerki taldearen sortzaile izan zen, eta itzulpen lanez gainera, gidoiak, hezkuntzako bideoak eta telebistarako haur saioak egin zituen, 1983 eta 1992 urteen bitartean.

1986an Euskal Herriko leiendak bilduma idatzi zuen. 1998 urtean argitaratu zuen bere lehenengo eleberria: Judu-kale. Haren ondoren etorri ziren: Las Torres de Sancho, Kattalin, Señor de la Guerra, La Abadesa, Ogaiztarrak, La voz de Lug, La Comunera, El verdugo de Dios, Hautsi da katea, Los grafitis de mamá, A la sombra del templo, Sorginak, La Brecha, El jardín de la oca, Placeres reales, Otalorea eta Perlas para un collar (Ángeles de Irisarrirekin batera).

Idazle emankorra da, eta gazte literaturan ere jardun du. El mensajero del rey, La hija de la luna, Antso III. Nagusia eta Muerte en el priorato dira horren erakusgarri.

Haur literaturan egin du azken saiakera Nur pertsonaiarekin; liburu horretako protagonista idazlearen beraren biloban oinarritua da.

Frantsesera, alemanera eta portugesera itzuli dituzte bere lanak, eta hainbat komunikabidetako kolaboratzaile gisa aritzen da.
 

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.com