
Itzultzailea: Rosetta Testu Zerbitzuak, S.L.
Bilduma: Narratiba, 65
Formatua: 150 x 220 mm
Orrialdeak: 244
Koadernaketa: Paper-azala
Erabilgarritasuna: Erabilgarria
Paperezko edizioaren argitalpen data: 2008-11-25
Edizio digitalaren argitalpen data: 2011-06-21
Edizio digitalaren formatua: EPUB
ISBN paperezko edizioa: 978-84-9746-474-1
ISBN digitala (ePUB): 978-84-9746-688-2
DESKARGAK
Paperezko edizioa
22,00 €
Edizio digitala
15,40 €
Urrondo anaiak umezurtz gelditu zirenean, Loiolako jesuitengana bidali zituzten, eta haien ikastegian bizi izan ziren, harik eta, Isabel II.a Espainiako erregina kanporatu izanaren ondorioz, agintariek erlijio etxeak itxi zituzten arte. Hori gertatu zenean, beren baserrira itzuli ziren urrondotarrak, Oñatiko Araotz ibarrera, eta beren kasa bizitzen saiatu baziren ere, bete-betean harrapatu zituzten karlisten eta liberalen arteko hurrenez hurreneko liskarrek. Hirugarren Karlistaldian, aurrez aurreko jarrerak hartu zituzten Bittor eta Eladio Urrondok, hala nahi gabe, eta gogor borrokatu ziren Urondoa baserriaren jabetza eskuratzeko eta emakume baten maitasuna, Juliaren maitasuna, berenganatzeko. Tradizioak, pasioa, liskarrak eta familia bereko kideek bizitzari buruz dituzten ikuspegi kontrajarriak dira XIX. mendearen erdialdeko garai nahasietan errotutako istorio honen osagai nagusiak.

Toti Martinez de Lezea Gasteizen jaio zen, 1949an, eta Larrabetzun bizi da, Bizkaiko herrixka batean.
Kukubiltxo antzerki taldearen sortzaile izan zen, eta itzulpen lanez gainera, gidoiak, hezkuntzako bideoak eta telebistarako haur saioak egin zituen, 1983 eta 1992 urteen bitartean.
1986an Euskal Herriko leiendak bilduma idatzi zuen. 1998 urtean argitaratu zuen bere lehenengo eleberria: Judu-kale. Haren ondoren etorri ziren: Las Torres de Sancho, Kattalin, Señor de la Guerra, La Abadesa, Ogaiztarrak, La voz de Lug, La Comunera, El verdugo de Dios, Hautsi da katea, Los grafitis de mamá, A la sombra del templo, Sorginak, La Brecha, El jardín de la oca, Placeres reales, Otalorea eta Perlas para un collar (Ángeles de Irisarrirekin batera).
Idazle emankorra da, eta gazte literaturan ere jardun du. El mensajero del rey, La hija de la luna, Antso III. Nagusia eta Muerte en el priorato dira horren erakusgarri.
Haur literaturan egin du azken saiakera Nur pertsonaiarekin; liburu horretako protagonista idazlearen beraren biloban oinarritua da.
Frantsesera, alemanera eta portugesera itzuli dituzte bere lanak, eta hainbat komunikabidetako kolaboratzaile gisa aritzen da.
Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311
EREIN atxikita dago

EREIN Argitaletxea
Tolosa etorbidea 107 • 20018 DONOSTIA (Gipuzkoa) • Tel.: (+34) 943 218 300 • Fax: (+34) 943 218 3 11 • erein@erein.com