EREIN

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107
20018 DONOSTIA (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 218 300
erein@erein.eus
www.erein.eus

Errateko nituenak Cuzcoko kronika

Errateko nituenak

Pello Salaburu

Bilduma: Bakanak, 15

Formatua: 160 x 240 mm

Orrialdeak: 280

Koadernaketa: Paper-azala

Erabilgarritasuna: Erabilgarria

Argitalpen data: 2014-03-25

Edizio digitalaren formatua: EPUB

ISBN-a: 978-84-9746-895-4

ISBN digitala (ePUB): 978-84-9746-913-5

Materia: Helduentzako literatura

Imprimir

EROSKETA AUKERAK

Paperezko edizioa Laguntza

20,00 €

Bidalketa gastuak ez daude barne

itxi

Bidalketa gastuak

  • Euskal Herria + Penintsula (Portugal kanpo): 4,50 € (95 €-tik gorako erosketak, bidalketa gastuak dohainik).
  • Balear eta Kanariar Uharteak, Ceuta, Melilla eta munduko gainerako lurraldeak: Erein argitaletxearekin harremanetan jarri erein@erein.eus, helbide elektronikoan edo bezeroaren arretarako telefonoan +34 943 21 83 00.
itxi

Paperezko edizioa

Paperezko edizioaren erosketa.

Erosi liburua paperezko edizioan. Zure ohiko liburudendan eros dezakezun berbera.

Edizio digitala Laguntza

11,00 €

itxi

Edizio digitala

Argitalpen digitalaren erosketa (liburu elektronikoa edo eBook)

Ereinek bere liburu elektroniko gehienak ePUB formatuan eskaintzen ditu. Liburu batzuk PDF formatuan ere egon daitezke.

Ordainketa egin ostean, liburu osoa berehala deskargatu dezakezu.. Webgunetik zure ordenagailura (Windows edo Mac), aukeratutako liburua jaistea ahalbideratuko dizun lotura eskainiko dizugu. Egile eskubideak babeste aldera, liburua, egile eskubideen gestio digitaleko Adobe DRM sistemaren bidez babestua egongo da.

Behin liburua deskargatu ondoren, ordenagailuan ireki edo/eta zure irakurgailu gogokoenera tokialdatu dezakezu.

Ereingo liburu elektronikoak bateragarri dira:

  • Apple irakurgailu guztiekin (iPhone, iPad eta iPod touch).
  • Google-eko Android sistema operatiboa duten irakurgailuekin (esaterako, Samsung Galaxy S II edo Samsung Galaxy Tab).
  • Adobe DRMarekin bateragarri, eta baita ere, eReaders bezala ezagunak diren, tinta elektronikoko irakurgailu guztiekin. Adibidez, Sony, Grammata, Movistar BQ, Kobo, leqtor, Nook... etxekoak.

Dagoeneko liburu digitalak nola irakurri argi baduzu, laguntza leiho hau itxi eta erosketarekin jarraitu dezakezu. Aldiz, informazio gehiago behar baduzu, Laguntza Ereingo liburu elektronikoak nola irakurri atala kontsultatzea aholkatzen dizugu.

Pello Salaburuk 2012ko udazkenean lan bidaia bat egin behar izan zuen Cuzcora. Hala aitortzen du berak liburuaren sarreran: “Nola bakarrik ibiltzen nintzen maiz kara hango karriken artean, Cuzcora egin nuen bidaiaren artekek hainbertze oroitzapen ekarri zizkidaten gogora, nire bizitza lanbrotuan zehar zinez edo ustez gertatuak, eta horiek guziak mantso-mantso paper mutur batean paratzen hasi nintzen”.

Alderdi horretatik Errateko nituenak bada bidaia baten kronika eta bestetik oroitzapen liburu bat ere. Hango eta hemengo gauzei buruz autoreak daukan iritzien azalpena ere bada. Aho bizarrik gabe mintzo da gure egoeraz eta bizitzaz. Eta, batzuetan, “hango” kontuez ari dela, kitxua hizkuntzaz adibidez, susmoa sartzen zaio irakurleari ez ote den, zehar bidez bada ere, hemengo kontuez ere ari eta alderantziz.

“Paperak bete ahala, hango historiak, eta hemengoak, nire bizitzan aspaldi gertatuak eta oraingoak –denak batera etortzen baitziren uholdean, bereizketarik gabe–, ahal nuen moduan josten saiatu nintzen, tarrapataka batzuetan, atzendu baino lehenago, baina, egia erran behar baldin badut, azkenean ongi ez nekien eskribitzen ari nintzen hura bidaiaren oroitzapena zen, edo eskuek, horretako baimenik izan gabe, irristan ekoizten zuten ezin baratuzko jarioa”.

Baina beste gauza bat ere bada Errateko nituenak: iritziaren eta kronikaren fikzioaren eta errealitatearen nahasketa erakargarri bat, prosa bikain batean garatua. Ekialdeko euskalkietatik euskara batuari ekarri sendoa egiteko saio eredugarria.

Bideoak

Irudiak eta argazkiak

Pello Salaburu

Pello Salaburu

Pello Salaburu (Arizkun, Baztan, 1951). Hizkuntzalaritza ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, EHUn eta AEBetako hainbat unibertsitatetan. Hamabi bat liburu argitaratu ditu, bakarrik edo elkarlanean, euskal gramatika eta hizkuntzalaritzaren inguruan, besteak beste: Baztango euskalkiaz (1980); Ikaslearen esku gramatika (1981); Hizkuntzaren soinu egitura (1984); Arau fonologikoak (1984); Euskal Gramatika. Lehen urratsak (1987az geroztik); Baztango mintzoa: gramatika eta hiztegia (2005). Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia; Euskaltzain oso da 1985az gero; eta Euskaltzaindiko Euskara Batuko Batzordearen burua gaur egun.

Aurretik bi saiakera argitaratuak ditu: XX. Mendearen argi-itzalak (2001) eta Euskararen etxea (2002).

Informazio gehiago

EREIN Argitaletxea

Tolosa etorbidea 107.
20018 DONOSTIA
Tfno.: (+34) 943 218 300
Fax: (+34) 943 218 311

EREIN atxikita dago

dilve  Euskara eta euskal kultura interneten

Jarrai iezaguzu