1813ko uda da. Espainiako Independentziako Guda azkenetan
eta tropa anglo-portugaldarrak gero eta hurbilago dauden arren,
Napoleonen tropen menpe dago Donostia. Bere bizitza goitik behera
astinduko duen bisita egingo dio François soldadu frantsesak
Uliako Beatrizi. Ezezkorik onartuko ez duen eskaera soil
bat du esku artean, pairatzen duen ikusmen arazoa sendatzea.
Soldaduak badaki garai batean Beatriz petrikiloa izan zela eta
baita Inkisizioarekin arazoak izan zituela ere. Iragana harrotu
eta bere familia arriskuan jarri nahi ez badu, erronka onartzea
beste aukerarik ez zaio geratuko alargunari. Guzti hau gutxi
balitz, Donostiak jasango duen guda giro, setio eta suteak,
egoera oraindik gehiago laztea baino ez du lortuko.
DONOSTIA, "Opera Prima" SARIA 2007
-----------