Hamabost urteko neska zoriontsua zen Ana, baina hanka-sartze
larria egin zuen: maitasunaren besoetan jarri inongo babesik
gabe. Huts horren ondorioak gogotik pairatu beharko ditu
bata bestearen atzetik bakardade larrienean. Ez du jasoko ez
gertuko ez urrunekoengandik inongo laguntzarik, eta gizarteak
halako egoeretan erakutsi ohi duen hipokresia eta faltsukeriaren
erdian hilko da odolustuta.
Gogoz kontrako haurdunaldia jasatea suertatu zaien ehundaka
gazteren egoera salatzen duen liburu zuzen eta konprometitua
da hau.
-----------