Antsoren
dorreak eleberri honek Nafarroako erreinuaren garairik liluragarrienetako
batera eramaten gaitu. 1004ean Antso III.a Handiaren koroatzea
izan zen; bere erreinaldian Hispainiako kristau erresumen hiru
laurdenetako errege izatera iritsi zen. Guztiz karisma bereziko
pertsonaia bat izan zen; haren biografiak, hala ere, lurralde-,
erlijio- eta maitasun-kontuetan katramila askotan sartuta egon
zela erakusten digu. Ez dago zalantzarik bere erresumaren mugen
barruan ordena jartzen jakin zuen erregea izan zela, eta ez
zuela beldurrik izan aukera izan zuen edozein lurralde konkistatzeari
ekiteko. Santiago bidea, monasterioen eta ospitaleen eraikuntza
eta arte erromanikoaren zabalkundea izango dira eleberri honen
kapituluetan azalduz joango diren beste zenbait gai.
-----------