10-12
urte bitartekoentzat
Lau
antzezlan ditugu liburu honetan, eta urteko lau urtaroekin batera
datoz. Aizpea Goenaga aktoreak garaian garaikoa antzezteko
proposamena egiten digu, eta laguntza eskaintzen. Lan hauetako
dekoratuak egitea erraza da oso. Bestalde, askotariko pertsonaiak
ageri dira eta hainbat lagunek har lezake parte bertan. Gainera,
adinez txikienek zein neska-mutiko koskortuagoek antzezteko
moduko lanak dira: txikienek hizki gorriz dagoena besterik ez
dute ikasiko. Hazitxoek, aldiz, testu osoa. Hona, beraz, udaberria,
uda, udazkena eta negua antzerki eginez emateko aukera, aktore
zailduaren eskutik.
-----------