|

|
Azken
gutuna eta beste
Vassili Grossman
Itzultzailea:
Felipe Juaristi
|
|
Orr:
80
Urtea: 2005
Saila:
Oroimenean barrena
ISBN:
978-84-9746-283-9
Salneurria: 9,25 €
|
|
|
Vassili Grossmanek ongi irabazia du bere tokia literaturaren
munduan. Baina bata da irabaztea eta bestea, desberdina
oso, irabazle maila hartzea. Bizia eta Patua besterik
idatzi ez balu ere, irakurle guztion eskerrona eta atxikimendua
lituzke; idazle garen guztion miresmena ere bai, maisu-lana
baita, Tolstoiren Gerra eta Bakearen ondoan lasai eta
batere bekaitzik gabe jar daitekeena. Hori guztia ez ezik, jende
zintzo eta onaren bihotza ere badu irabazia, gizatasunaren neurriak
(II. Mundu Gerraz geroztik) zehaztu eta argitu baititu berriro,
eta ez zen erraza, eta ez da erraza oraindik, ikusiak ikusita.
Aipatutako eleberria 1960an bukatu zuen Grossmanek. Sémion Lipkine
adiskide minari bidali zion ea argitara eman ote zezakeen jakin
nahian. Erantzuna ezezkoa izan zen: ez zuten Sobiet Batasunean
halako libururik sekula argitaratuko, ezta pentsatu ere. Grossmanek
galdegin zion ea atxilotuko ote zuten, edo halako arriskurik
ba ote zuen berak, liburua idazteagatik. Adiskidearen erantzuna
laburra bezain gogorra izan zen: "Litekeena da".
"Ikonnikoven gutuna" eta "Azken gutuna", Bizia eta Patuaren
zati dira. "Azken gutuna" oso egiazkoa da. Grossmanen ama naziek
hil baitzuten, bizi zen herriko judu guztiak bezala. "Ama Birjina
Sixtotarra", aldiz, liburuetan aurki ez daitekeen testua dugu;
testu zoragarria.
Vassili Grossman 1964ko irailaren 14an hil zen.
Heriotza fisikoak bestelako heriotza ekarri zuen: ez zuten Grossmanen
libururik argitaratzen, ez zen haren izenik aipatzen.
-----------
|