|

|
Bagdadeko
aurpegiak
Juan
Kruz Igerabide
|
|
Orr:
176
Urtea: 2007
Saila:
Perzebal
ISBN:
978-84-9746-399-7
Salneurria: 12,35 €
|
|
|
Ali txikiaren aurpegia, bonbaz zartaturiko Bagdad hirian. Ali
jakintsu sufiaren aurpegia, Erdi Aroko Bagdaden, jakinduriaren
hirian. Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen aurpegiak.
Bizitzaren alde borrokatzen direnen aurpegiak. Ibaiaren aurpegia.
Lore aurpegia: Jasmina.
Bi istorio txirikordaturik, bi denbora elkarrizketan, bortxakeriaren
gorreriaz gaindi. Iraganeko handitasuna, sufi xumeen jakinduria…
oraindik ere bizirik dago nolabait Bagdad bortxatuan bizi diren
izaki minduetan, elkarrekin arnasa hartzen ikasi nahi duten/dugunon
borondate indartsuetan, arrazoigabeziaren eta errukigabeziaren
itomenetik irten nahi duten/dugunon bihotzetan.
Euria ari du Bagdaden. Aurpegiak hodeien gainean, irribarre
bihurtzeko ahaleginetan.
-----------
|