Esku liburu honetan Patri Urkizu irakasleak umorez eta zorroztasunez
hala ahozko tradizioz nola inprimakien bidez iritsi zaizkigun
kanten nondik norakoak argitzen saiatu zaigu. Dituzten izen
ezberdinen eta etorkien berri ematearekin batera zenbait kritika
(apokrifoen erabilera, zentsura mota ezberdinak…) aurkeztu ditu.
Halaber adierazi nahi izan digu klarki baladak bide ezberdinetatik
iritsi zaizkigula eta herri xeheak bereganatu dituenean munduz-mundu
dabiltzan ixtorio horiek musika eta jenio bereziak erantsi dizkiola.
Uste dugu, beraz, saiogilearekin bat, bai etorkiak, bai bilakaerak,
bai manipulazioak, -aldatzeak, gehitzeak, kentzeak-, ongi ezagutzeak
ez diela xarmarik kentzen emaitza xume, hunkigarri eta poetiko
hauei, aldiz, ongi eta sakon konprenitzeak kanten gozamena handitu
besterik ez dezakeela egin.
-----------