|

Bidaia
kilikagarria
Patxi
Zubizarreta
|
|
Orr:
96
Urtea: 2003
Marrazkilaria: Elena Odriozola
ISBN:
978-84-9746-132-0
Salneurria: 10,90 €
|
|
|
Urtebetetze oparia izango da Usoak Eskandinaviara egingo duen
bidaia. Familian joango dira. Baina autobusean era guztietako
bidaiariak ezagutuko dituzte: jasanezinak batzuk, misteriotsuak
beste batzuk, eta izango da bidailagun erakargarririk ere… Hala
bada, bidaia poetikoa izango da gau zuria mirestean, arriskutsua
izango da hango bihurgune estuetan ibiltzean, lunefull edo zoragarria
izango da, gidariaren hitzetan, hango hiri nahiz paisaia liluragarriak
ikustean. Baina hasieratik azken-azken unera arte bizia, umoretsua
eta, batez ere, kilikagarria gertatuko zaio Usoari, urtebetetze
opari gogoangarria.
-----------
|