|

|
Bidaia
munduaren amaierara
Henning
Mankell
Itzulpena:
J. M. Mendizabal
|
|
Orr:
256
Urtea: 2005
Saila:
Perzebal
ISBN:
978-84-9746-221-1
Salneurria: 14,95 €
|
|
|
Joelen kontakizunaren laugarren eta azken atala da hau.
Izarretara bidean zihoan txakurra izan zen lehen atala. Itzalak
luzatu egiten dira ilunabarrean eta Ohe elurtuan lo egin zuen
mutikoa etorri ziren gero.
Liburu honetan Joelek hamabost urte bete ditu. Ama ezagutuko
du, oso ume zelarik aitarekin utziz etxetik alde egin zuena.
Amarekin topo egitera joatean iraganeko pasadizoak argitu nahi
ditu semeak aitarekin, gaixo jarri zen aitarekin, alegia:
-"Ama batek ez du alde egiten horrela, besterik gabe. Aitak
desagertzen dira. Amak, ez. Zerbait gertatuko zen".
Aita marinela izana zen, eta aspaldidanik agindua zion semeari
biak itzuliko zirela egunen batean itsasora eta amaierarik gabeko
bidaia batean abiatuko. Aita hil zenean:
"Negarrez hasteko zorian zegoela jabetu zen. Ez zuen nahi. Hamabost
urte zituen, marinela zen. Beraz, ezin zuen negar egin. Umeek
negar egin dezakete. Eta helduek. Baina ez hamabost urte dituen
batek. Adin horretan debekatuta dago amore ematea. Batez ere
malkoei".
Ordurako iparralde eta hegoaldeko itsas bazterrak ezagutuak
zituen Joelek marinel gisa. Amsterdameko portura eta kaleetara
ere iritsia zen...
-----------
|