Bidaiarik luzeenak
Amaia Iturbide


Orr: 232
Urtea: 2005
Saila: Narratiba
ISBN: 978-84-9746-261-7
Salneurria: 17 €

 

 


Izarra bezain urrun eta eraztuna bezain hurbil, baina beti harrigarriaren atalasean, hortxe dago ipuina.
Errituz zipriztindutako kutxatila, esku sotilak idatzitako eskuizkribua, kometa bat, erretinan eztanda egiten duen txinparta, gauza bitxien taupada, horixe da ipuina. Ipuinak bidaia txartelaren zehaztasuna izan behar du, trapezio-harien eta errailen patu-zentzua, lore arraroaren pozoia, odol tanta baten misterioa, filmaren distira, karta partiden bidegurutzea, harribitxien imana. Xehetasun guzti hauek harrapatzeko ipuinlariak barrutik esploratzailez jantzi beharra dauka, ipuinak bidaiarik luzeenak izaten baitira.

-----------