|

Bularretik
mintzora. Haurra, ahozkotasuna eta Literatura
Juan Kruz
Igerabide
|
|
Orr:
126
Urtea: 2000
Saila:
Saiopaperak
ISBN:
978-84-7568-906-7
Salneurria: 10,30 €
|
|
|
Irakaskuntzaren eta literaturaren arteko harremanak estuak dira.
Beti ez dira, ordea, onerako, literatura galtzaile. Alor
bakoitzaren autonomia errespetatzen erakusten digu Igerabideren
saio garrantzitsuak; bat bestearen morrontzara makurtzearen
arriskuak erakutsi eta bidegabekeriak salatzen. Baina, saio
lan on guztietan bezala, Igerabiderenak ez ditu okerrak adierazi
bakarrik egiten: argi egiten du, bidea markatzen.
Badu liburuak beste ezaugarri bat ere guztiz garrantzitsua:
gaiaren inguruko autore eta korronte nagusiak aztertu eta sakondu
ditu Igerabidek; baina, haietan oinarrituz, bere pentsamendu
propioa eraiki eta biribildu du. Hori ere egin behar baitu saio
on batek.
-----------
|