|

Chuck
Aranberri dentista baten etxean
Bernardo
Atxaga
|
|
Orr:
64
Urtea: 2008
Marrazkilaria: Juan Karlos Eguillor
Saila:
Mandolina
ISBN:
978-84-9746-429-1
Salneurria: 8,90 €
|
|
|
Dentistaren
etxeari gauza asko fa-fa-falta zitzaion tiburoiez betetako piszina
bat izateko. Chuck Aranberri eta bere amaren aurrean eseritako
emakume potola-oso-potolaren iritzirako, ordea, bi lekuak -kuak!
kuak!- erabat berdinak ziren: igual-igualak. Kontsultako
panoramak ez zion graziarik egiten emakume potolari: bere eskuinera
eseritako gizon flakostak automobilismoari buruzko aldizkaria
irakurtzen segitzen zuen; laranja koloreko sofan erdi etzanda
zegoen gazte atletiko eta bibotedunak zu-zuzurrungaka; Chuck
Aranberri eta bere amak, berriz, elkarri kontu ttikiak esanez.
-----------
|