10-12
urte bitartekoentzat
Aitona
Pello, zahartu egin da, eta triste dago. Zoriontsua izan da
bere bizitza guztian zehar eta orain, zahartzean, triste sentitzen
da. Bere lau bilobak, aitonari laguntzen saiatuko dira,
alaitasun eta entretenimendu apur bat eskainiz. Horretarako,
denboraren makina bat asmatuko dute, eta historian zehar ezagunak
izan diren gizon-emakumeak ekarriko dituzte. Hauekin solasean
arituko dira, beraien nondik norakoak ezagutuz. "Denboraren
makinaren" bitartez, antzerkia eginez, historian zehar egon
diren pertsonaia ezagunenetako batzuk ezagutuko ditugu. Beraien
azalean sartuko gara, beraietaz zerbait gehiago ikasiz.
-----------